NAIZ
IRUÑEA

Ekaitz Saralegi, larunbatean jokatzeko moduan

Iruñeko Labriten ordu betez entrenamendua osatu ostean, larunbatean Aimar Olaizolaren aurka aritzeko moduan dagoela baieztatu du Ekaitz Saralegik.

Ekaitz Saralegi, Labriten aurreko saio batean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Ekaitz Saralegi, Labriten aurreko saio batean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Ekaitz Saralegi pilotari amezketarrak larunbatean Lau eta Erdiko finalaurrekoa jokatzeko moduan dagoela adierazi du Iruñeko Labrit pilotalekuan entrenamendua osatu ostean. Asegarceko aurrelariak Aimar Olaizolaren aurka neurtuko ditu indarrak finalerako txartelaren bila.

Iruñeko Labrit pilotaekuan aritu da ordu betez Mikel Olaetxearekin batera, duela hiru aste, Xalaren aurkako partidan mindu zuen hatza babestuta. «Pozik nago emaitzarekin. Errestoan ezker eskuaren erantzuna probatu nahi nuen eta lortu egin dut». Ehuneko ehunean ez egon arren, oraindik bost egun dituela azpimarratu nahi izan du Saralegik.

Atzo Oinatz Bengoetxeari gailendu ostean, Juan Martinez de Irujok lortu zuen finalerako lehen txartela eskuratzea.