NAIZ
DONOSTIA

Sute batek kalte handiak eragin ditu Zumarragako baserri batean

Argitzeke dauden arrazoiengatik sua piztu da goizaldean Zumarragako baserri batean, eta kalte handiak eragin ditu. Ez da inor zauritu.

Kalte handiak eragin ditu suteak Anduzu baserrian. (Gotzon ARANBURU)
Kalte handiak eragin ditu suteak Anduzu baserrian. (Gotzon ARANBURU)

Gipuzkoako Aldundiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, goizaldeko 4.15ean piztu da sua Zumarragako San Kristobal auzoan dagoen Anduzu baserrian.

Kalte handiak eragin ditu suteak, baina ez da inor zauritu. 

Goizeko lehen ordurako garrak kontrolpean zuten suhiltzaileek, baina han gelditu dira berriro sua piztu ez zedin.