Ariane Kamio
Durango

Iazko zifrei eutsi die Durangoko Azokak

Oraindik azken eguna du aurretik Durangoko Azokak, baina antolatzaileek egin dute dagoeneko eman duenaren balorazioa. Bisitari eta salmenta kopuruetan iazko zifrei eutsi zaiela ondorioztatu dute eta, oro har, positiboa izan da egindako balantzea.

Aurtengo azokaren balorazioa eskeini du Gerediaga Elkarteak. (ARGAZKI PRESS)
Aurtengo azokaren balorazioa eskeini du Gerediaga Elkarteak. (ARGAZKI PRESS)

Eguraldiak ez du lagundu, baina hala ere, jendeak erantzun eman dio kulturzaleen urteroko zitari. Goizeko 10.00etan, Azoka ireki baino ordu erdi lehenago egin dute antolatzaileek Azokaren balorazioa.

Iazko zifrei eutsi zaie, bai salmenta kopuruari dagokionez eta bai bisitariei ere. Egun oso bat geratzen zaio aurretik oraindik Azokari, baina orain arte dagoeneko 120.000 izan dira Durangora geruratutako azokazaleak.

Ahotseneak berebiziko garrantzia izan du berriro. Plaza bete jende ibili da egunero eta sortzaile eta publikoaren arteko harremana finkatzeko balio izan du. Gainontzeko guneetan egindako balorazioa ere positiboa izan da, erantzun ona izan baitu gerturatu den jendearen aldetik.

Editore eta musikagileak ere pozik, krisiak krisi, salmentei eustea lortu dutelako. Publikoaren nahiak ezagutzeko leihoa irekita edukitzea berebizikotzat jo dute, etorkizuneko eskaintzak gehiago zehazteko balio duelako.

Gogoeten Plazak ere arrakasta itzela izan du aurten. Hizkuntza, finantziazioa eta transmisioa hizpide, sektorearen kezken hausnargune izan da egun hauetan. Hurrengo edizioan ere jarraipena izango du.

49. edizioa amaitu gabe, dagoeneko hurrengo urtera begira jarri da Azoka. Zifra borobila dator, urrezko ezteiak. Bai Azokarrentzat eta bai Gerediagarentzat ere. Elkarlan eredua sutatu eta norabide berean jarraituko dutela aurreratu dute.