NAIZ

Bengoetxeak eta Zabalak garaipena lortu dute (22-19)

Oinatz Bengoetxeak eta Ibai Zabalak Binakako txapelketako bigarren puntua eskuratu dute Altuna eta Merino II gainditu ostean.

Bengoetxea erabakigarria izan da azken tantuetan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Bengoetxea erabakigarria izan da azken tantuetan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Azken tantuetan erabaki da Bengoetxea-Zabala eta Altuna-Merino II bikoteen arteko partida. 22 eta 19 irabazi dute lehenengoek Bengoetxea finago aritu baitu une erabakigarrian.

Norgehiagoka orekatua izan da, baina azken tantuetan Bengoetxeak eta Zabalak txapelketako bigarren puntua irabaztea lortu dute.