NAIZ
DONOSTIA

Izotzak eta elurrak arazoak eragin dituzte hainbat mendatetan

Zeroz azpiko tenperaturekin eta izozteekin esnatu dira gaur Euskal Herriko txoko asko. Errepideetan, batik bat mendateetan, kontuz ibiltzea gomendatu dute.

Tenperaturak zeroz azpitik edo zero graduren inguruan ziren goizeko 10.30ean.
Tenperaturak zeroz azpitik edo zero graduren inguruan ziren goizeko 10.30ean.

Donostia ezik (0º), Euskal Herriko gainontzeko hiriburu guztiak zeroz azpiko tenperaturekin esnatu dira gaur eta horren ondorioz izoztuta ageri dira txoko asko.

Errepideetan ere hainbat arazo sortu ditu izotzak, batik bat mendateetan. Urduñako mendatea kamioientzat itxita dago eta autoek kontuz ibili behar dute.

Azazeta, Kurtzeta, Herrera, Opakua, Bernedo, Gasteizko mendatean eta Zaldiaranen ere izotza dago eta kontuz gidatzea gomendatu dute. Bizkaian, San Pelaio-Arenen arreta jarri behar da.

Nafarroan, Urbasako mendatean kateak behar dira 18. kilometrotik aurrera eta Belaguakoa itxita dago Juan Pito Bentatik aurrera.

Datozen ordu eta egunetan ere hotza eta izotza izango dira protagonista. Xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian.