NAIZ

Teo Salamon ere aske geratu da, kontrol judizialpean

Jendarmeriak asteartean atxilotu zituen lau gazteak aske daude. Azkena Teo Salamon izan da, Parisera eraman ondotik gaur utzi dute libre, kontrol judizialpean.

Baionako karriketan atxiloketak salatzeko margoketak. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Baionako karriketan atxiloketak salatzeko margoketak. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

Teo Salamon aske geratu da gaur goizean, kontrol judizialpean, Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez. Asteartean atzeman zuten Alex Feldman, Haitz Agirrebarrena eta Jean-François Magisekn batera, baina aurreko hirurak asteazken eta ostegun bitartean aske utzi zituzten eta Salamon, berriz, Parisera eraman zuten.

Horrenbestez, laurak libre daude, kargurik gabe.