NAIZ
DONOSTIA

Irudi biribilekin osatutako kartela Donostiako Jazzaldiarentzako, urteurren biribil bat ospatzeko

Alfredo Leon agoiztarra da Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurreneko kartelaren egilea. Urteurren «garrantzitsu» hori dela-eta, zenbaki «biribil» horren ideian kontzentratu nahi izan du, irudi biribilekin ilustratuz kartela.

Alfredo Leon da Heineken Jazzaldiaren 50. edizioko kartelaren egilea. (HEINEKEN JAZZALDIA)
Alfredo Leon da Heineken Jazzaldiaren 50. edizioko kartelaren egilea. (HEINEKEN JAZZALDIA)

Uztailaren 22tik 26ra ospatuko den Heineken Jazzaldiaren 50. urteurrenak badu kartela: ‘Akordea’ goiburuarekin aurkeztu dute, eta Alfredo Leon da egilea.

Agoiztarra bera, 1.200 euroko saria irabazteaz gainera, milaka pertsonengana iritsiko da bere izena. Diseinatzaile grafikoa da eta beste 80 sari irabazi ditu aurretik, tartean 2014ko Baionako jaietako kartela.

Lanaren egileak adierazi duenez, kartela pentsatzean topikoetatik «ihes» egin nahi izan du. Hala, zenbaki biribil baten ideian kontzentratu dela adierazi du –50. urteurrena–, irudi borobilak erabiliz kartela ilustratzeko.