NAIZ
EIBAR

Eibar 2. mailara jaitsi da

Eibarrek bere lana egin du Cordobari 3-0 irabazita, baina beste emaitzek ez dute lagundu eta 2. mailan jokatuko du hurrengo urtean Eibarrek. Minutu askotan zehar mailari eutsiko zihola zirudien, baina Deportivok bi gol egin ditu Camp Noun azkenengo ordu erdian eta 2. mailara bidali ditu armaginak.

Eibarreko jarraitzaileek amaieraraino animatu dute talde armagina. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Eibarreko jarraitzaileek amaieraraino animatu dute talde armagina. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Ezin izan dio mailari eutsi Eibarrek eta 2. mailan arituko da datorren denboraldian. Cordobari errez gailendu zaio, baina gainontzeko emaitzek ez dute lagundu eta armaginek maila galdu egin dute. Jardunaldiaren zati handi batean zehar helburua lortuko zuela zirudien, baina ametsa ezin izan dute gauzatu gipuzkoarrek.

Hainbat aukera zituen Eibarrek. Euren partida irabazi eta itxarotea. Errezena Deportivok Camp Noun galtzea eta minutu askotan zehar hau gauzatzen ari zen, baina bigarren zatian bi gol egin dituzte galizarrek eta Gaizka Garitanoren mutilak bigarren mailara bidali dituzte. Almeriak lagunduko dio bide horretan. Lehian zen bestea Granada zen, zeinek berdinketarekin nahikoa zuen bere partidan eta hala egin du.

Indartsu atera dira eibartarrak, jokoan zegoena argi utziz eta 10. minuturako bi gol egin dituzte. Biak ala biak buruz. Hasiera-hasieratik zeuden Barcelonara begira, eta Ipurua Messiren gola ospatzen ari zen Arruabarrenak gipuzkoarren lehena egin duenean. Capak ederki utzi dio baloia eta kapitainak, buruz, ez du barkatu. 

Segidan iritsi da bigarrena, zein Raúl Navasek egin duen, korner batean, buruz ere. Eta markagailua borobiltzeko Ander Capa hirugarren egin du 33. minutuan urrutitk egindako jaurtiketa batean. Etxekoak eginda zeuden, eta kanpora begira ongi zihoan arratsaldea.

Baina azken txanpan okertu da. Deportivo bi gol egin dizkio Barcelonari eta bere partida berdindu. Momentu horretan hori zen emaitzarik txarrena. Azken minutuetan, Barçaren gol batek galizarrak bidaltzen zituen bigarren mailara, eta galizarren gol batek Granada jartzen zuen bigarren mailarako bidean. Ez bata ez bestea ordea eta Eibar zilarrezko mailan izango da 2015-2016 denboraldian, urtebetko esperientziaren ostean.