NAIZ

Jabi Lauzirika euskaltzalea hil da

Bilboko Kafe Antzokiaren proiektuaren bultzatzailea izan zen eta koordinatzaile gisa ere aritu zen.

Jabi Lauzirika euskaltzale, kultur eragile eta Bilboko euskarazko komunikabideen sustatzailea hil egin da. Zenbat Gara elkarteko kidea eta Bilboko Kafe Antzokiaren proiektuaren bultzatzaileetako bat izateaz gain, koordinatzailea ere izan zen.

Bilbo Hiria Irratiko kidea eta esataria eta Ibaizaibal Bilboko sareko telebista proiektuaren sustatzaileetako bat ere izan zen.