NAIZ
KAIRO

Omar Sharif aktorea hil da 83 urterekin bihotzekoak jota

Omar Sharif hil da gaur Kairon 83 urte zituela, bihotzekoak jota. ‘Lawrence of Arabia’ eta ‘Doctor Zhivago’ filmetan izandako rolengatik bihurtu zen mundu mailako aktore ezagunenetakoa.

Aktorea 2011ko Doha Tribeca Film Festivalera iristen. (Karim SAHIB/AFP)
Aktorea 2011ko Doha Tribeca Film Festivalera iristen. (Karim SAHIB/AFP)

Omar Sharif aktore egiptziarra hil da gaur Kairon bihotzekoak jota, 83 urte zituela. Bere agenteak adierazi duenez, Sharif alzheimerrean espezializatutako Kairoko ospital batean zegoen.

Aktoreak mundu mailako fama lortu zuen ‘Lawrence of Arabia’ eta ‘Doctor Zhivago’ filmetan izandako rolengatik.