NAIZ
IRUÑEA

Astelehenean Iruñean egingo den Herri Libreen Martxan parte hartzeko deia egin dute

Askapenaren aurkako prozesuaren harira abiatutako herri epaiketen dinamikak datorren astelehenean izango du puntu gorena, Iruñean, bertan egingo emango baitzaio «Espainiar estatu inperialistari herri sententzia».

Sabino Cuadra, Marine Pueyo, Julen Zulaika eta Txerra Bolinaga. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Sabino Cuadra, Marine Pueyo, Julen Zulaika eta Txerra Bolinaga. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Gobernu espainolaren ordezkaritzaren aurrean bilduta, Herriak Libre dinamikaren baitan, urriaren 12ari begira antolatu diren ekimenetan parte hartzeko azken deia egin dute Sabino Cuadra, Marine Pueyo, Julen Zulaika eta Txerra Bolinagak.

Gogoratu dutenez, Askapenaren aurkako auzia salatzeko –urriaren 19an hasiko da epaiketa– hamaika herri epaiketa antolatu dituzte Euskal Herrian: Donostia, Igorre, Arrasate, Lizarra, Lesaka... eta larunbat honetan bertan zerrenda luze horri gehituko zaizkio Nabaskoitze, Gares, Atarrabia eta Tafallan egingo dituztenak.

Euskal Herriko mugetatik haratago ere jarraipen zabala izan du dinamikak eta, besteak beste, Argentinan, Venezuelan, Kolonbian, Italian eta Portugalen antolatu dira elkartasun ekimenak.

Horien guztien helburua «Estatu espainiar inperialista salatzea» dela nabarmendu dute.

Zapalkuntza horiek guztiak agerian uzteko, urriaren 12an Iruñean egingo den Herri Libreen Martxan parte hartzeko deia egin dute. Bide batez, Hassanna Aalia saharar gazteari elkartasuna adierazteko ere balioko du asteleheneko ekimenak.

Antoniuttitik abiatuko da martxa, eguerdian, eta ondoren Nabarreria plazan antolatutako hitzorduek hartuko dute lekukoa.