
Fito Rodriguezek NAIZeko ‘Euskal kalendak’ blogean azken urteotan argitaratu dituen gogoetetatik abiatuta, ‘Egunero egun ero’ liburua osatu du eta gaur aurkeztu du Donostian. Utriusque Vasconiae argitaletxearen editore Jokin Apalategi, Filosofia fakultateko dekanoorde Antonio Casado da Rocha, eta NAIZeko Iritzia saileko kide Mikel Zubimendi izan ditu lagun aurkezpenean.
Zubimendik nabarmendu duenez, liburu «jostarina, poetikoa, sentsiblea eta sentsibilitateen bultzailea» da. Modu arin, bizkor eta aspertzeko ezik «beste guztirako» prest dagoenaren jarreraz juntatutako letrak direla esan du. «Nor bere burua galdezkatzera eta amestera gonbidapena dira».
Casado da Rochak azaldu duenez, blog batetik abiatuta euskaraz zenbat liburu argitaratu diren galdera bota zuen Twitterren, eta uste baino gehiago direla aitortu du: Joxe Aranzabalen ‘Mediakuak esan dit minbizia dudala’, Markos Zapiainen ‘Talaiatik tiroka’, Xabier Mendiguren Elizegiren ‘Egunen harian’ eta ‘Paperjalearen dieta’, Ana Telletxearen ‘Hitzak min’ edo Ana Malagonen ‘Lasai ez da ezer gertatzen’, besteak beste.
Hala, Fito Rodriguezen liburuaren aintzin-solasean proposatzen den bloga, hizkuntza eta saiakeraren inguruko gogoetaren haritik tiratuz, blogari zintzoaren 10 manamenduak planteatu ditu.
Fito Rodriguezek esan duenez, blogen hizkuntza kazetaria edo idazleenarekin alderatuz ezberdina da, bereizlea, ez besteak baino hobea. Harago joanda, bloga autoikasketa dela aipatu du, pentsatzeko idatzi behar izatea eskatzen duelako.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
