NAIZ
DONOSTIA

Gipuzkoako BBNN Bidegiren inguruko ikerketa irekitzeko eskaria azaroan landuko da

EH Bilduk eta Podemos Ahal Duguk Bidegiren inguruko ikerketa batzrdea berriz irekitzeko eskaria mantenduko dute, aurreko astean aurkeztutako eskarian «epea zehazten ez zelako» atzera bota eta gero. Modu honetan, erabakia azaroaren hasierako plenoan hartuko dute.

Xabier Olano (EH Bildu) eta Juantxo Iturria (Podemos) eskaera aurkezterakoan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Xabier Olano (EH Bildu) eta Juantxo Iturria (Podemos) eskaera aurkezterakoan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

EH Bilduk eta Podemos Ahal Duguk Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bidegiren inguruko ikerketa batzorde bat irekitzeko eskaera mantenduko dute «epea zehazten ez zelako» aurrera atera ez den arren. Hala azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. Zentzu honetan, berriro ere aurkeztuko dutela iragarri dute, «epea eta metodologia zehaztuz», EAJk eta PSEk, «aukera izan dezaten bere jarrera berraztertzeko».

Batzar Nagusiek hurrengo astearteraino azeratu dute eskariaren erabakia eta azaroko plenoan landuko dute.

Xabier Olano EH Bilduko bozeramaileak Markel Olano diputatu nagusiari eskatu egin dio «ez dezala oztopatu» ikerketa. «Onena azalpenak eman eta argitzea luke bere izen onari eusteko eta bere alderdiaren sinesgarritasuna zaintzeko», adierazi du. Batzordea «irekia eta publikoa» izatea nahi dutela gaienratu dute.

EH Bilduk gogora ekarri duenez, bai EAJk bai PSEk «hauteskunde kanpainan publikoki, behin eta berriro, hitza eman zuten herritarren aurrean», gaia argitzeko. Era berean, aurreko legealdian ikertutakoa «izozmendi baten tontorra» zela azpimarratu du.