NAIZ
Albiztur

Gizon bat zendu da Albizturren zuhaitz mozketa batean enbor batek jo eta gero

33 urteko gazte bat zendu da Albizturren enbor mozketa bat ikusten ari zela enborra gainera erori eta gero. Anbulantzia gerturatu den arren, bertan hil da gizonezkoa.

33 urteko gizonezko bat hil da Albizturren enbor batek kolpatu eta gero zuhaitz mozketa bat ikusten ari zen bitartean. Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 09:20ak aldera gertatu da ezbeharra.

Pinu batzuk mozten ari ziren Albizturren eta enbor batek kolpatu egin du. Anbulantzia eta suhiltzaileak gerturatu dira bertaraino, baina bertan zendu da gaztea.

Aste baten baitan, bi pertsona hil dira Gipuzkoan enbor baten kolpea dela-eta, aurreko asteazkenean mozketa lanetan ari zen gizon batek Belauntzan istripua izan ostean.