NAIZ

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka (94-88)

Partida ona jokatu arren, Gipuzkoa Basketek galdu egin du Madrilen. Bilbao Basketek ere ezin izan du Gran Canariarekin (91-85).

Gipuzkoa Basket esku hutsik bueltatuko da Madrildik. Partida ona egin dute donostiarrek eta hirugarren laurdenean markagailuan aurretik jartzea lortu dute (56-57). Baina Real Madrilek 18 eta 0-ko partziala egin du eta berriro ere markagailuan hurbiltzea lortu, gehiegizko aldea izan da.

Bilbao Basketek ere galdu egin du Kanariar uharteetara egindako bisitan. 91-85 galdu dute bilbotarrek.

Bestalde, Baskoniak irabazi egin zuen larunbatean Obraidoren zelaian (69-86).