NAIZ

Zubietako erraustegiaren kontrako giza katea Andoainen

Zubietako erraustegiaren eraikuntza dela-eta, erantzunkizunez jokatzea eskatu diete agintari politikoei Andoainen.

Erantzunkizunez jokatzea eskatu dute Andoainen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Erantzunkizunez jokatzea eskatu dute Andoainen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Ipar Haizeak, Zubietako erraustegiaren kontra Andoainen sortutako plataformak, deituta giza kate arrakastatsua egin dute gaur eguerdian. 200 bat lagunek bat egin dute ekimenarekin.

«Arduraren aldeko» giza katea izendatu dute eta agintari politikoei erantzunkizunez jokatzea eskatu diete erraustegiak sortu ditzakeen osasun arazoak direla-eta. Azaldu dutenez, eskutitz bana utzi dute EAJ eta PSE alderdien egoitzetan, erraustegiaren eraikuntza bultzatzen duten alderdiak.