NAIZ
Leitza

Leitzako Udalak espainiar Armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu

Gaur goizean hainbat bizilagunek espainiar Armadaren maniobrak salatu dituzte Leitzan. Honen harira, Udalak hauen presentzia salatu eta Udalari jakinarazi gabe egin dituztela adierazi du. Zentzu honetan, «Leitza eta Euskal Herritik joateko» exijitu diete ohar baten bidez.

Militarra Leitzan hainbat maniobra egin dituzte gaur goizean. (@MaiderCarrere)
Militarra Leitzan hainbat maniobra egin dituzte gaur goizean. (@MaiderCarrere)

Leitzako Udalak, ohar baten bitartez, espainiar Armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu. Azaldu dutenez, gaur goizean, «ikastetxeetako sarrera orduetan», Leitzako erdigunea «okupatu eta herriko lurretan aritu dira maniobra militarrak egiten».

Maniobra hauek Udalari deus jakinarazi gabe egin dituztela adierazi dute, Mikel Zabaletak alakteak sinatutako oharrean. «Inongo baimenik gabe eta herritarren artean ongieza eraginez» egin dituztela gaineratu du. Udalak «kasualitatez eta hainbat herritarrek egindako deiei eta salaketei esker» izan du honen berri.

Militarren presentzia «handia» izan dela azpimarratu dute. Militar ugari «ongi armatuta» eta kamioiak etabeste ibilgailu batzuk aritu direla adierazi dute. «Gauzak horrela, Leitzatik eta Euskal Herritik joateko exijitu nahi diogu espainiar Armadari», berretsi dute.

«Hemen ez dute tokirik euren gerra-jolasek. Gainera, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politiko itxaropentsuan ez dago inondik inora justifikatuta euren presentzia militarra», amaitzen du oharrak.