NAIZ

Jaunarenak Mendizabal gainditu du Arrasaten (22-14)

Jaunarena hasieratik markagailuan aurreratu arren, Mendizabalek partida orekatzea lortu du, baina bukaeran sakez lortutako tantuei esker garaipena lortu du Jaunarenak.

Jaunarena Mendizabalen aurkako partidan Arrasaten. (@21iguales)
Jaunarena Mendizabalen aurkako partidan Arrasaten. (@21iguales)

Jaunarenak aurrera jarraitzen du San Ferminetako lau ta erdiko txapelketan Mendizabal Arrasaten gainditu ostean. Parida hasieran 6-1 eta 8-3 aurreratu da Jaunarena. Hala ere, gorabeherak izan ditu eta Mendizabalek partida orekatzea lortu du. Azken txanpan aldiz, Jaunarenak asmatu egin du sakearen eta lortutako tantuei esker garaipena erdietsi du.

Datorren asteazkenean Ezkurdiaren aurka neurtuko ditu indarrak Mungiako frontoian.