NAIZ
GASTEIZ

Laboral Kutxa Baskoniak Rodrigue Beaubois joko antolatzailea fitxatu du datozen bi urteetarako

Laboral Kutxa Baskoniak Rodrigue Beaubois joko antolatzailea fitxatu du datozen bi denboraldietarako Estrasburgo talde frantsesetik. Jokalariak 28 urte ditu eta 1.88 metroko altuera dauka, eta talde gasteiztarrak denboraldi berrirako egindako hirugarren fitxaketa da.

Saski Baskoniak bere webgunean jakinarazi duenez, Rodrigue Beaubois joko antolatzailea talde gasteiztarrean arituko da datozen bi denboraldietan.

Beauboisek 182 partida jokatu zituen NBAko Dallas Mavericks taldean 2009tik 2013ra. Iaz frantziar Ligako txapeldunorde izan zen Estrasburgorekin, eta partidako batez beste jokaturiko 24 minutuetan 16,2 puntu sartu zituen. Gainera, hirukoetan %52ko, bikoetan %57,4ko eta jaurtiketa libreetan %88,7ko saskiratzeak izan zituen.

Modu honetan, Baskoniak 2016-2017 denboraldirako fitxatu duen bigarren joko antolatzailea da Rodrigue Beaubois, Rafa Luz brasildarraren ondoren. Gainera, Guadalupen jaiotako Beauboisek NBAko udako ligan parte hartu du uda honetan.