NAIZ
CASTRO

Garaipenaren bidera itzuli da Hondarribia Castroko uretan

Azken estropadetan Urdaibairen atzetik ikusi ostean, garaipenaren bidera itzultzea lortu du gaur Hondarribiak Castroko uretan. Hala, bermeotarrak baino puntu bat gehiago dute orain sailkapen nagusian.

Hondarribia izan da nagusi Castron. (@actraineras)
Hondarribia izan da nagusi Castron. (@actraineras)

San Miguel Ligako sailkapen nagusian puntuz berdinduta abiatu dute gaurko estropada Castron Hondarribia eta Urdaibaik. Bezperan Hondarribian ziren lehiatuak, bermeotarren garaipenarekin, baina gaurkoan Ama Guadalupekoa garaipenaren bidera itzuli da.

Bigarren egin du, baina, Urdaibaik eta, ondorioz, puntu bat gainetik dira orain hondarribitarrak San Miguel Ligako sailkapen nagusian. Hirugarren egin du Oriok gaurko estropadan.

Atzeko postuetara begira, puntu bat jan dio Zumaiak Portugaleteri, baina miraria behar dute zumaiarrek geldintzen diren lau estropadatan azken postu hori uzteko. Gaurkoan, baina, Kaiku izan da azken postuan sailkatu dena.