NAIZ
DONOSTIA

UPyD ez dela hauteskundeetara aurkeztuko iragarri du Maneirok

Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara ez direla aurkeztuko iragarri du gaur, oraindik alderdia ez dagoelako nahikoa prestaturik.

Maneiro Gasteizko Legebiltzarrean hitz egiten. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Maneiro Gasteizko Legebiltzarrean hitz egiten. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Prentsaurrekoa eskaini du Donostian Gorka Manierok UPyD ez dela EAEko hauteskundeetan izango iragartzeko. Alderdiak jasandako porroten ostetik, Estatu mailako bozeramailea da Maneiro, EAEko legebiltzarkide izateaz gainera.

Abuztuaren 13an UPyDk esan zuen EAEko hauteskundeetara aurkeztuko zela, eta Galiziakoetara ez. Horrenbestez, erabaki aldatu dute alderdian.

Xehetasun handirik eman gabe, Maneirok azaldu du zergatik egin duen aldaketa hori alderdiaren zuzendaritzak. «Gaur gaurkoz, UPyD ez dagoela hauteskunde kanpainari aurre egiteko prestatua ondorioztatu dugu», esan du Maneirok