NAIZ
Altsasu

Larunbatean Altsasun ospatuko den Ospa Eguna debekatzea eskatu du Dignidad y Justiciak

Dignidad y Justicia elkarteak salaketa bat jarri du Nafarroako Fiskaltzaren aurrean, larunbatean Altsasun izango den Ospa Eguna debekatzeko eskatuz. Guardia Zibilarentzat «iraingarria eta laidogarria» dela adieraziz.

Aurreko urteko Ospa Egunaren aurkezpena.
Aurreko urteko Ospa Egunaren aurkezpena.

Larunbat honetan hartuko du Altsasuk Ospa Egunaren edizio berri bat, eta Dignidad y Justicia elkarteak hau debekatzea eskatu dio Nafarroako Fiskaltzari. Elkartearen iritziz, Guardia Zibila eta espainiar Poliziak Euskal Herritik alde egitearen aldarrikapena «ETAren aldarrikapen historikoa» da.

Aurreko urteetan ekimen«irangarri eta laidogarriak» burutu direla dio salaketak. Honela, ikerketa bat abiatzeko eskatu dio Ministeritza Publikoari eta Guardia Zibilaren aurkako «irain larrien delitu bat» eman litekela dio.

Idatzian azaldu dutenez, ekimen honek «Guardia Zibilaren irudi oker bat» ematen du eta «funtzio bat betetzen du, haien aurkako gorrotoa bultzatzen du».