6.500 pertsona erreskatatu behar izan dituzte Italia eta Tunisia eta Libia arteko itsasoan egun bakarrean. Twitter bidez jakinarazi du datuak Italiako itsasoko guardiak, guztira armadarekin eta Gobernuz Kanpoko Erakundeekin 40 bat operazio koordinatu dituztela adierazi dute.
#centraleoperativa coordina 40 soccorsi #strettodisicilia,#guardiacostiera @ItalianNavy @EUNAVFORMED_OHQ @Frontex ONG salvano 6500 #migranti
— Guardia Costiera (@guardiacostiera) 2016(e)ko abuztuak 29
Siziliako kanalean izan dira erreskateak, Tunisia eta Libiako kosten parean. Proactiva Open Arms GKEak «zoritxarrez zifra historikoa» dela adierazi du goian ikusgai dagoen bideoa argitaratzearekin batera, ordu horretan 3.000 ziren erreskatatutako pertsonak, gauean jakinarazi du Italiako ‘Guardia Costiera’-k 6.500 izan zirela azkenean denera.
Urtea hasi zenetik 3.000tik gora etorkin hil dira Mediterraneoa igaro nahiean, horietako %75a Afrika iparraldetik Italiara iritsi nahiean hil dira, Libiatik zetozen gehienak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
