NAIZ
Bergara

Kilometroak 2016ko antolakuntzak igandean garraio publikoa erabiltzeko deia egin du

Igandean ospatuko da Bergaran aurtengo Kilometroak jaia, eta antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute. Era berean, Debarroko biztanleei bizikleta erabiltzeko gonbitea luzatu diete.

Debarroko biztanleei bizikleta erabiltzeko gonbitea luzatu die antolakuntzak. (KILOMETROAK 2016)
Debarroko biztanleei bizikleta erabiltzeko gonbitea luzatu die antolakuntzak. (KILOMETROAK 2016)

Bergarak igandean hartuko du 2016ko Kilometroak jaia eta antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute. Autobus lineak indartu egingo dituzte eta, ohi den moduan, asko izango dira antolatutako autobusak.

Modu berean, Debarroko herritarrei dei egin diete Bergarara gerturatzeko bizikleta erabil dezaten. «Hala, modu eroso, jasangarri, osasungarri eta merkeenean mugitu ahalko dira herritik herrira». Debagoienean zein Debabarrenean bidegorriz lotuta daude herri gehienak. «Eguraldia ere lagun izango dugula ematen du. Hortaz, igandean, erabili bizikleta», eskatu dute antolatzaileek ohar baten bidez.

Hala, igandean, 09:00etan, Arrasaten, Soraluze, Oñati eta Antzuolatik bizikleta martxak antolatu dituzte.