NAIZ
BILBO

Atxilotu bat Mexikon, Maria Villar getxoztarraren hilketarekin lotura duelakoan

Mexikoko Polizia Federalak gizonezko bat atxilotu du, Maria Villar Galaz getxoztarraren bahiketa eta hilketarekin zerikusia duelakoan, CNS Segurtasun Nazionaleko Batzordeko iturriak aipatuta bertako medioek berri eman dutenez.

Segurtasun iturriak aipatuta, Mexikoko komunikabideek pertsona baten atxiloketaren berri eman dute, Maria Villar Galazen kasuarekin lotura duelakoan.

Ez da atxiloketaren inguruko xehetasunik zabaldu.

39 urteko getxoztarraren gorpua iragan irailaren 15ean aurkitu zuten, Santiago Tianguistenco herriko erreka ertz batean. Bi egun lehenago bahitu egin zuten, Mexiko Hirian.

Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidentearen iloba zen.