NAIZ

‘Ama Lur’ filma igandean, 21.00etan NAIZen

1968an lortu zuten pantailara eramatea Nestor Basterretxeak eta zendu berri den Fernando Larruquertek ‘Ama Lur’ filma. Garaiko Euskal Herriaren adierazpide garrantzitsua da eta 2007an GARAk berreskuratu eta DVD formatuan aurkeztu zuen. Igandean 21.00etan NAIZen ikusi ahalko da.

2007an ‘Ama Lur’ filma berreskuratu zuen EKHEk, GARAren editoreak, eta DVD formatuan aurkeztu eta zabaldu zuen. Urte hartako Durangoko Azokan aurkeztu zen lana. Igandean 21.00etan NAIZen ikusi ahalko da Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzendu zuten pelikula eta GARAren igandeko alean filmaren berreskurapen lana nolakoa izan zen gogoratuko du proiektua gidatu zuen Mertxe Aizpuruak.

1968an estreinatutako pelikula da ‘Ama Lur’, milaka akzionista txikiren auzolan ekonomikoari esker iritsi ahal izan zena pantailara garaiko Euskal Herriaren erradiografia osatuz.