NAIZ

4.000 migrante inguru hil dira Mediterraneoan azken 10 hilabeteetan

2016 urtean 4.000 migrante inguru hil dira Mediterraneo itsasoan, Europara iritsi nahiean, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak jakinarazi duenez. Guztira, 333.384 pertsona iritsi dira Europara aurten itsasoa gurutzatu eta gero.

Haur baten erreskatea, migrante ontzi batean. (Aris MESSINIS / AFP)
Haur baten erreskatea, migrante ontzi batean. (Aris MESSINIS / AFP)

Mediterraneoa gurutzatu nahian 3.940 pertsona hil dira 2016 urteko lehen 10 hilabeteetan, Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera. Iaz urte osoan baino 240 gehiago dira.

Europara bizirik iritsi direnak 333.384 dira. Gehiengoa Grezia (169.706) eta Italiako kostaldeak harrapatuta (158.205). Azken hauetatik, 9.000 inguru itsasoan erreskatatu behar izan dituzte.Era berean, Greziara iritsi diren gehiengoa (%42) gizonezkoak direla jakinarazi dute. Haurrak %37a dira eta emakumeak %21a.

Hala ere, Europara iritsi diren migrante kopurua iazkoa baino baxuagoa da. 2015. urteko urriaren amaieran 728.926 pertsona zituzten zenbatuak.