NAIZ
LAUDIO

Bere horretan mantenduko dira Laudioko jaien datak

2.072 (%13,12) lagunek hartu dute parte Laudion herriko jaien harira egin duten herri galdeketan. Parte hartzeak, beraz, ez du ezarritako minimoa lortu. Ondorioz, bere horretan mantenduko dira herriko jaien datak.

Herri galdeketak ez du parte hartze minimoa lortu. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Herri galdeketak ez du parte hartze minimoa lortu. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

2.072 pertsonek bozkatu dute igande honetan Laudioko Jaien inguruan egin den herri galdeketan. Biztanleriaren %13,12a litzateke galdeketan parte hartu duena, beraz, parte hartzeak ez du ezarritako minimoa lortu.

Horren ondorioz, herriko San Roke jaien datak ez dira aldatuko.