Hegazti gripea dela eta, departamenduak Barkoxe, Gabadi eta Dimintxineko hazkuntzatan aurkitzen diren lumadunak hiltzeko agindua emana du. Hala, iragan asteazkenetik dira adi bertako ahate eta oilo hazleak.
Atzo, goizez, ziren hegaztien hilketa masiboa egitekoak, baina jendetzak oztopatu zuen agintarien nahia. Elkarretaratzeak izan ziren hiru hazkuntzatan. Ehun pertsonatik gora bakoitzean, tartean Ipar Euskal Herriko zenbait hautetsi ere.
Kazeta.eus hedabideak jasotako adierazpenen arabera, biztanleen babeserako departamentuko zuzendaria bi jendarmerekin sartu zen Domintxineko etxaldera, Panpi Sainte-Marie ELB-ko ordezkariaren arabera. «Ahateak eraikinean ote ziren begiratu dute, baina ez dute abereak hiltzea agindu», gaineratu zuen sindikalistak.
Lorpena, baina, behin-behinekoa da, Pirinio Atlantikoetako prefeturak ez baitu iritziz aldatu. «Nahiz eta etxalde horietako hegaztiak osasuntsu diren, ez dakigu zer iraganen den etorkizunean», azaldu dute prefeturako zerbitzuek.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
