\n"}
Naiz+ Naiz+

Evo Morales eta Altsasuko gazteak

Evo
Evo Moralesekin

Lauca Ñ-ko Osasun ferian da Boliviara joan den Askapenako Brigada eta bertan zen ere Evo Morales presidentea. Moralesekin egoteko aukera izan zuten euskal brigadistek, baita harekin batera argazkia ateratzeko parada ere. Bi guardia zibilak eta euren bikotekideak jipoitzea egotzita espetxean diren Altsasuko gazteen aldeko aldarria presente izan zen une horretan ere.

Osasun feria honen seigarren edizioa da eta brigadak berak bideo honetan azaltzen ditu jaialdi honen nondik norakoa.