0 iruzkin

Azaroaren 25erako unitate didaktikoa

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna gerturatzen ari dela baliatuz, Steilas sindikatuak eskoletan lantzeko unitate didaktiko berezia kaleratu du, aurten ere. Hezitzaileentzako tresna honen bitartez, indarkeria matxista hezkuntza-guneetan ere badagoela jakitun, erasoei aurre egiteko mekanismoak plazaratu nahi ditu sindikatuak.

"Eskolan erasoak ematen diren espazioak identifikatu eta arazoaren konponbiderako taldeko irtenbideak bilatzea" da azaroaren 25erako unitate honen helburu nagusia. Honetaz gain, patioen antolaketa eredu berriak aurrera eramatea edota autodefentsa tailerrak antolatzea planteatzen du, besteak beste.

> 2017ko unitatea: klik hemen

> 2016ko unitatea: klik hemen

> 2015eko unitatea: klik hemen

 

/
azken post-ak
azken iruzkinak