0 iruzkin

Mugak gaindituko dituen Araba Euskaraz

'Irrikitan' lemapean Araba Euskaraz 2018 izango da igande honetan Argantzun-en. 1980. urtean lehenbiziko edizioa egin zenetik, Arabako ikastolen proiektuak garatzeko ezinbestekoa izan da, Araba Euskaraz antolatzean, egin diren esfortzuek emandako fruitua, eta horrela izaten jarraituko ahal dutela adierazi dute.

2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. 2001eko zein 2007ko edizioen ostean,...

0 iruzkin

Txikitasunean handi den festa, Oikian

Oikia-n izango da aurtengo Eskola Txikien Festa. Igandean ospatuko da landa eremuko Gipuzkoako landa eremuko eskolen 31. edizioa.

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoak dira, landa eremuan kokatuta daude eta hiru ezaugarri horien ondorioz kalitatezko hezkuntza ona bermatzeko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira.

Eskola txikiak bezala ezagutzen direnak auzo eta herrian kokatzen diren eskola bakarrak dira, publikoak, euskaldunak,...

0 iruzkin

Euskal Eskola Publikoa erdigunean jartzeko aldarria

Lekeition izango da igande honetan EHIGEk antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren jaia. 'Zapran Gagoz' lema daraman festak egun osoko egitaraua izango du Bizkaiko kostako herrian eta besteak beste The Uski's edota Trikizio erromeria izango dira egunari musika jarriko diotenak.

Lekeitioko eskola Batuz sareko partaide da. Batuz Lea Artibaiko Herri Eskolen sarea da. 19 zentroz osatuta dago, haundi, ertain eta txiki: Eskualdeko haurreskolak, Manuela Zubizarreta ikastetxea, Urregarai eskola,...

0 iruzkin

Santurtzik hartuko du aurten Ibilaldia

Ilusioa, grina, pasioa, taupadak, martxa, sentimenduak, hoberena, elkarlana, euskara eta sardinak. Horiek dira aurtengo Ibilaldiaren logoaren deskripzioan azaltzen diren hitzak. Santurtzin izango da igande honetan eta TAUP! lema du Bizkaiko ikastolen jaiak.

Sardina lata erdi irekia iruditzat duen aurtengo edizioa Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Lau gunetan banatutako egitarauak Santurtzin zein Ezkerraldean euskarazko hezkuntza zabaldu eta hedatzea du helburu nagusia.

> Ibilaldiaren...

0 iruzkin

Ondarroa aniztasunez busti da

LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna baliatuz, Ondarroako Udaleko Hezkidetza Egitasmoak, eguneko aldarrikapenak eta lanketak klabe komunitarioan lantzea erabaki du. Horretarako, maiatzaren 17an, herriko ikastetxe guztiekin batera (Zaldupe eskola, Zubi Zahar herri ikastola, Txomin Agirre ikastola eta Institutua) 'Ondarroa aniztasunaz busti!' lemapean LIP-DUB herrikoia egin du. Hezkidetza egitasmoak ikastetxeen espaziotik haratago eraman, eta aldi berean, data esanguratsua aitzaki...

0 iruzkin

HIK HASIren XIX. Udako Topaketak Pedagogikoak

19. urtez HIK HASI egitasmo pedagogikoak Udako Topaketak antolatu ditu. Kaleratu duten ikastaroen liburuxkan 31 ikastaro zehaztu dituzte. Aurten, azken urteetan bezala, Donostia zein Leioako UPV/EHUren egoitzetan egingo dituzte ikastarook eta ekainaren 26tik uztailaren 4ra bitarte izango dira.

Izen ematea irekita dago jada eta maiatzaren 31ra bitarte egongo da aukera matrikula egiteko lotura honetan: klik hemen

Ondorengo hauek dira egingo dituzten ikastaroen nondik norakoak:

1. Pedagogia...

azken post-ak
azken iruzkinak