Ikoitz

OinHerriren jardunaldi digitalak ikusgai

Naiz__oinherri
OinHerri jardunaldia

OinHerrik bere proiektu zein sarea zer den azaltzeko eta Herri Hezitzaileen esperientziak ezagutzera emateko, jardunaldia antolatu zuen iragan maiatzaren 26an. Berezia izan zen topaketa, izan ere, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, modu telematikoan egin behar izan zuten, on-line.

Orain, www.herrihezitzailea.eus atarian, jardunaldiaren emisio guztia jarri dute eskura eta NAIZ+eko nire blogera ekarri dut bideoa.