0 iruzkin

Hezkuntza burujabetzaren aldeko ikasle greba

Hezkuntza burujabetzaren aldeko ikasle greba

Kalera irtengo dira, berriz ere, Euskal Herriko ikasleak, ostegun honetan. Greba orokorra deitu dute, eta oraingoan, hezkuntza sistema propioa izango dute aldarrikapen nagusia. Euskal Herriko hiruburuetan egingo dituzte manifestazio nagusiak: Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.

Joan den urriaren 12an jakitera eman zuten bezala, "gure inguruan bizi ditugun injustizia, zapalkuntza eta problematikei aurre egiteko beharra sentitu eta hauei erantzuteko antolatu garen ikasleak” dira. Ikasle gisa, egungo hezkuntza sistemak modu ugaritan zapaltzen dituela azaldu dute: "hezkuntza sistema espainiar zein frantziarrak genero zapalkuntzan, nazio ukapenean, kultura, arraza edota klase bereizketan, amalurraren agortzean eta kontrol sozialean oinarritzen baitira, besteak beste."

Adierazi dutenaren arabera, hezkuntza eta ikasle mugimenduaren baitan aurkitutako “hutsunetik” abiatuta hasi dira antolatzen: “Ezagunak izan dira ikasleek kaleak hartu dituzten egunak eta kontaezinak hezkuntzako inposaketen aurka mobilizatutako pertsonak. Kontziente gara, ordea, hainbesteko indarra izan duen ikasle mugimendu horren argia itzaltzen joan dela azkenaldian.”

Hausnarketa hau kontutan izanda, hezkuntza burujabetzaren alde zein zapalkuntza ororen kontra, greba orokorrerako deialdia luzatu dute. Ikasleak erdigunean izango dituen eta “hezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi badugu, frantziar zein espainiar estatuetatik askatzen garenean baino ez dugulako lortuko" adierazi dute ikasleek.

Hainbat bideoren bidez pairatzen dituzten zapalkuntzak agerian utzi nahi izan dituzte:

Guzti hau dela eta, aste guzti hauetan, ikastetxez ikastetxe antolatzeari eta mobilizatzeari ekin diote eta dozenaka ekimen egin dituzte. Sortu dituzten euren sare sozialetan maila lokaleko ekimen guzti horien berri zabaltzen joan dira:

> Mobilizazio lokalak: klik hemen

/
azken post-ak
azken iruzkinak