0 iruzkin

Koldo Mitxelena institutuak oroimen historikoa lantzeko webgunea sortu du

Loading player...
Koldo Mitxelena institutuak oroimen historikoa lantzeko webgunea sortu du

Gasteizko Koldo Mitxelena institutuak 1936tik aurrera frankismo garaian Euskal Herrian pairatutakoa ikasleei modu argi eta pedagogikoan azaltzeko webgunea sortu du. Irakasleek gai honen inguruan izan duten kezka eta ikasleek garaiaren inguruan duten gero eta jakituria urriagoa kontutan izanda, egitasmo didaktiko honi bide eman diote.

Institututik adierazi dutenez, "web-orrialde honen helburua da hezkuntzaren bidez, hezkuntza komunitatearen bidez,  iraganean isilarazi eta ezkutatu zuten horren inguruko egia belaunaldi berriek ezagutzea eta bilatzea. Azken batean, errepresioa jasan zuten horien omenez justizia egitea."

Historia klase arruntetatik atera eta bestelako lanketa bat egin nahi izan dute proiektu honekin. Jazarpen ideologikoa, gerra eta diktaduran emakumeek izandako papera, erbestea, homosexualen aurkako jazarpena eta beste hainbat gai jorratuko dituzten materialak eta edukiak bildu dituzte. Bitartekoen multzoan antzerkiak, bideoak, telebista programak, unitate didaktikoak edota testuen lanketarako gakoak aurkitu ahalko dira.

> Oroimenaren harra web-orria: klik hemen

/
azken post-ak
azken iruzkinak