0 iruzkin

[Konferentzia] Europako hezkuntza sistemak ezagutzen

'Europako Hezkuntza Sistemak Ezagutzen' goiburuarekin Nazioarteko Hezkuntza Konferentzia antolatu zuen EH BILDUk iragan ostiralean, hilak 22. Donostian burututako konferentzian Finlandia, Herbehereak, Suedia, Danimarka eta Galeseko kideak izan ziren.

Bi zatitan banatua izan zen eguna. Goizean, nazioarteko gonbidatuak, hezkuntza eragileak, unibertsitateak eta Euskal Herriko erakundeak batu eta elkarren arteko solasaldirako aukera eskaini zien koalizio subiranistak.

Arratsaldean, 285 pertsona biltzea lortu zuen EH BILDUk Iratzar Aretoan. Bertan, nazioarteko bost herrialdeetako solaskideek euren hezkuntza sistemen inguruko zehaztasun eta berezitasunak azaldu zituzten. Ondorengo bideoetan gonbidatuen hitzartze guztiak daude.

> Twitter bidezko jarraipena: #HezkuntzaKonferentzia | #EducationConference

/
azken post-ak
azken iruzkinak