0 iruzkin

Muxu batekin (Lauroba) - Ukelele Tutoriala

Kaixo, ukelelezale maitiok! Lauroba taldearen "Muxu batekin" ukelelez jotzen ikasi nahi? Goazen, ba!

Hementxe nauzue berriz ere tutorial batekin! Honakoan, Laurobak klasiko bilakatu duen kantarekin, "Muxu batekin". Oso kanta aproposa da ukelelez jotzeko - Iker Laurobak, hain zuzen ere, jotzen ikusi nahi baduzue, hona jo dezakezue! 

Kanta honek bost akorde baino ez ditu: horien artean, ezagunak izango zaizkizuen Do, Re minor eta Fa, eta hainbeste erabiltzen ez ditugun Sol minor eta La...

0 iruzkin

"Gizakia izan nahi dut" (Oihaneko Liburua) - Ukelele Cover

 

Kaixo, ukelelezale maitiok!

Hilabete pila bat izan dira, baina hementxe naukazue berriz ere, ukelelearekin batera! Itzulerarako aukeratutako abestia, Disneyren "Oihaneko Liburua" filmetik euskaratutako abestia, "Gizakia izan nahi dut" (jatorrian, "I wanna be like you").

Bideo honetan oso kolaboratzaile berezia izan dut: ukelabs.es - eko Marcos Feijoo! Primeran pasa genuen abesti hau grabatzen, eta hori bideoan zehar sumatu egiten dela uste dut. Mila esker, Marcos!

Besterik gabe, ongi...

0 iruzkin

Pailazo (Gatibu) - Ukelele Cover

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Gatibu taldearen "Pailazo" ukelelez entzun nahi? Hona hemen bertsioa!

Aurreko sarreran kanta hau jotzen ikasi genuen, eta oraingo honetan nire bertsioa erakutsiko dizuet. Aurrekoan ikusi genuen moduan, ez da batere abesti zaila, eta oso akorde gutxirekin jo daiteke nahiko txukun. Hori bai, kontuan izan ez dudala jatorrizko doinua erabiltzen, abestean ez naiz ailegatzen eta! :"> Dena den, tutorialean bertan topatuko duzue jatorrizko doinuan jotzeko egin...

0 iruzkin

Pailazo (Gatibu) - Ukelele Tutoriala

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Gatiburen "Pailazo" ukelelez jotzen ikasi nahi? Goazen, ba!

Ene, bi hilabete baino gehiago pasa dira azkenengo bideotik! Nahi izan nukeen baino askoz "entretenituago" egon nahiz aste askotan zehar, baina etenaldi honen ostean berriz ere nator bueltan, indarberrituta. Eta, noski, beste kanta bat ukelelez moldatzeko prest!

Hilabeteak ziren Gatiburen kantaren bat moldatu nahi nuela eta, azkenean, "Pailazo" aukeratu egin dut: akordeen aldetik nahiko erraza...

0 iruzkin

Furra, Furra (Oskorri) - Ukelele Tutoriala

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Oskorriren "Furra, Furra" ukelelez jotzen ikasi nahi? Goazen, ba!

Berez, "Furra, Furra" ez da oso abesti zaila ukelelez jotzeko. Izan ere, hiru akorde baino ez ditu (Do, Re eta Sol) eta nahiko erritmo erraza. Hori bai, askotan bi ahotsetan entzun izan dugunez, abesteko orduan ohikoa da doinu batetik bestera saltoka ibiltzea, zeinetan kantatu behar dugun jakin barik. Beharbada, tutorialan zehar misterio horri ere aurre egitera lagunduko dizuet ;)

Gogoratu...

Furra, Furra (Oskorri) - Ukelele Cover

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! Oskorriren "Furra, Furra" ukelelez entzun nahi? Hona hemen bertsioa!

Orain dela aste batzuk Oskorrik banatu egingo zirela jakinarazi ziguten. Urteotan zehar ziurtzat jo ahal genituen gauza gutxi egon dira, eta horietako bat Oskorri izan da beti. Zenbat kanta, zenbat kontzertu, zenbat dantza! Sekula ez dut gogoratzen "Furra, furra, fandangua" leloa abestu nuen lehendabiziko aldia, baina betidanik egon da nirekin, Oskorriren beste kanta asko bezala. Bideo...