0 iruzkin

Euskalgintza eta feminismoa kateatzeko bertso-bazkari literarioa

Loading player...

Euskalgintza eta feminismoa eskutik eutsi eta bertso-bazkari literarioa egin zuten pasa den urriaren 28an Elgoibarren. Danele Sarriugartek gidatu zuen plaza berezia eta Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Nerea Ibartzabal bertsolariak izan ziren protagonista.

‘Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta’ zikloari amaiera eman zion Txarriduna hotelean egindako bazkariak.

Euskalgintza eta feminismoa nork bere modura landu zuten lau protagonistek, eta zikloan zehar ikasitakoa kantura eta gozamenera eraman zuten.

Bertso-bazkaria Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu dute. Laguntzaileak, berriz, Txarriduna hotela, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lakua izan dira.

Elgoibarren berri ematen duen Barren aldizkariak partekatu du bertso-bazkari literarioa.

/