Zinemaldiaren iazko edizioaren inaugurazio gala. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
naiz|Donostia|2014/09/16

Karra Elejalde eta Jose Coronado aktoreek eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dituzte Zinemaldiaren 62. edizioaren galak. Aktore gonbidatu ezagunak izango dituzte ondoan.

NAIZ|DONOSTIA|2014/08/22

‘Samba’ da Intouchables fimaren zuzendarien azken lana eta Donostian, Zinemaldiaren 62. edizioa itxiz estreinatuko dute Europan. Omar Sy aktore arrakastatsuarekin lan egin dute, berriz ere, zuzendariek eta berarekin dira Charlotte Gainsbourg eta Tahar Rahim ere.

NAIZ|DONOSTIA|2014/08/19

Donostiako Zinemaldiak tarte berezia eskainiko dio Dorothy Arzner estatubatuarrari. Emakumea zinemaren industrian sartzeko bidean aitzindari izan zela azpimarratu du antolakuntzak Arznerri eskainiko dion zikloaren berri ematean.

NAIZ|DONOSTIA|2014/08/13

Anahi Berneri, Susanne Bier, Maxime Giroux, Cristian Jimenez, Gabe Ibañez eta Cedric Kahn zinemagileak irailaren 19tik 27ra ospatuko den 62. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dira, antolakuntzak jakinarazi duenez.

NAIZ|DONOSTIA|2014/08/08

«Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua» atzera begirakoa eskainiko du Zinemaldiaren 62. edizioak. Zikloak Bigarren Mundu Gerraren ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziren herrialdeetan 2000. urtetik hona ekoitzitako zinema eskainiko du, 50 film guztira.

NAIZ|DONOSTIA|2014/08/07

Bille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturminger zinemagileak irailaren 19tik 27ra Donostian ospatuko den Zinemaldiko 62. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko dira.

Orria 14/ 16