Joxe Landa
Joxe Landa
Gaurko eguraldia
BUSTIA, HOTZA ETA HAIZEA, ZAKARRA. Ateriari eutsi ezinean, euri zipriztinekin. Giro hezea eta hotza, tenperatura behean dela. Mendebaldeko haizea zakar, galanki mikaztuz, Euskal Herri guztia berdintsu gaztigatuko duela. Desatsegina eta amorragarria mantenduko da, garaiari dagokion kanpo giroa galanki zapuztuz. Haize aldakorraren ufadak mikatz mantenduko dute eguraldia eta giroa desatsegina izango da. Elementuak modu txarrean direla, kanpo giro txarra.
Bihar
Atzoko tankerari eutsiko dio eguraldiak, euri giro hezea eta tenperatura behean dela. Hala eta guztiz ere, haizea baretzeak apur bat goxatuko du ziur aski. Dena den, orokorrean giro txarra espero da, busti puntuarekin, zipriztinekin. Tenperaturak behean segituko du, garaiari dagokiona galanki zapuztuz. Kanpo giro desatsegina izango da, eta barrualdeetan babestea komeniko zaigu. Ea laster udaberria berpizten den..