Juantxo EGAÑA

Kasino izatetik udaletxe izatera igaro zen eraikina

1863an ekin zioten Donostiako harresia eraisteari, eta urtebete geroago trena iritsi zen Gipuzkoako hiriburura. Horrek, hiriaren fisionomia aldatzea ekarri zuen; eraikuntza berriak altxatzen hasi ziren, zubi berriak egin ziren, eta Zurriola eta Bulebarra ere garai hartakoak dira. 1887an, aldiz, Alderdi Ederren eraikitako kasinoa inauguratu zuten, baina, 1924an, Primo de Riveraren diktadura garaian, itxi beharrean izan ziren, jokoaren gainean ezarritako debekuagatik. Zabalik izan zen denboran, baina, Europa mailako jende ospetsu ugari igaro zen bertatik. 1945etik aurrera gaur egun duen funtzioa hartu zuen eraikinak, hau da, udaletxearena. Argazkia 1886koa da, kasinoa eraikitzen ari zirenekoa, eta Luis Aladren eta Adolfo Morales arkitektoak ageri dira.