2017/04/08

Ana Elosegi Serna
Harremanak Hezkuntza Elkarteko kidea
Bizitzaz blai, gazteen eta abiaduraren arteko harremana hizketagai

Bizitzaz Blai egitasmoa Errezilgo Udalaren eta Harremanak Hezkuntza Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua da. Bertan profesional askok parte hartu dute; ertzainek, anbulantzietako arduradunek, aldundikoek, suhiltzaileek... Eta egitasmoaren gidaritzapean Saiaz-eko gizarte zerbitzuetako teknikari Elena Rikondo egon zen nagusiki.

Oraingo honetan Bizitzaz Blai egitasmoa Azpeitian kokatu behar dugu, Azpeitiko Udaleko gizarte zerbitzuak abian jartzera doazen egitasmoan txertatzeko asmoz. Asteon testigantza saioa izan da eta ondoren ikasle eta gurasoekin saio ezberdinak burutuko ditugu. DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko ikasleek parte hartuko dute, baita horien gurasoek ere. Lanbide Heziketako ikasleek ere hartuko dute parte.

Zer da landu nahi duguna…

Bizitzaz Blai egitasmoaren bidez gazte eta haurren artean indarrean dagoen maskulinitate ereduak eta trafiko istripuek duten lotura aztertu nahi da. Proiektuaren helburu nagusia da gazteak ohartzea abiadurak duen arriskuaz, eta kontziente izatea mutil zein gizon izateko hainbat modu osasuntsu daudela.

Abiaduraren arriskua

Badaude hainbat motibo auto edo moto istripuak maskulinitate ereduarekin lotzeko:

Egitasmoa Azpeitian kokatzen dugu mutil gazteek agertzen duten maskulinitate eredua oso lotuta dagoelako arriskuarekin, abiadurarekin, auto bizkorrekiko zaletasunarekin... Azken finean, ausardia erakutsi beharrarekin.

Egitasmoaren helburu nagusia prebentzioa izanik, ikasle eta gurasoekin lan egitea proposatzen da. Ikastetxe bakoitzean DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleek parte hartuko dute.

Maskulinitatea gure jendartean

Azken urteotan, arreta handia eskaini zaio maskulinitatearen azterketari gizarte ikerketaren esparruan. Genero ikerketen ikuspegitik hainbat unibertsitatetan maskulinitatearen inguruko ikerketak egiten ari dira, eta horren inguruko lan-lerroak ere sendotzen eta indartzen. Era berean, herri mugimenduen eta instituzioen eremuan, hainbat ekintza sustatzen ari dira, ziur asko, sonatuenak gizon-taldeak edo gizonezkoen kontzientzia-taldeak lirateke.

Indarrean dagoen ohiko ereduaren arriskuetako bat abiadura da, eta kasu konkretu honetan abiadura azkarraren zale izatearekin lotzen den ausardia ere bai. Nerabezaroan, 16 urtetik aurrera, mutil izatea ausarta izan beharra bihurtzen denean, autoan edo motoan azkarren ibiltzen dena edo tronpoak egiten dituena da ausarta, arrakasta duena, eta hori datuek frogatzen dute.

2016ko trafiko istripueI&punctSpace;BURUZKO&punctSpace;datuak EAE-n

• Auto istripuetan inplikazioa izan dutenak:

Emakumeak: %23,8 (2.662)

Gizonak: %76,2 (8.508)

• 16-24 urte artekoak:

Emakumeak: 128

Gizonak: 870

• 24-44 urte artekoak:

Emakumeak: 505

Gizonak: 3.983

• Istripuetan hil direnak:

Emakumeak: 6

Gizonak: 38

(Datuak Eusko Jaurlaritzako Trafikoa.eus web orritik jaso dira)

Gurasoei zuzendutako &hTab;&softReturn;hitzaldia

Ikasleekin hasi den lanari jarraipena emateko, beraiekin egunero dauden pertsonekin edukiak nola landu ditzaketen ikustea garrantzitsua da.

Atal horretan aipatzen den moduan, eragile horiekin lantzeko informazioa eskaintzeaz gain, ikasle edo seme-alabekiko enpatia sortzen erakustea oso garrantzitsua izango da.

Gurasoek eta irakasleek gaiaren inguruan duten informazioa ere landuko da, horretarako, harremana oso garrantzitsua izanik. Hau da, Harremanak Hezkuntza Elkarteko teknikariek eskaintzen dieten informazioa beraientzat baliagarria suerta dadin, euren zalantzak eta galderak argitu beharko dira. Hori dela eta, elkarrizketa eta komunikazioa errazteko teknika parte hartzaileak erabiliko dira.

Denon artean bidea egitea errazagoa delako, BIZITZAZ BLAI!!! •