Juantxo EGAÑA

Mairuelegorretako euskal jaia 1967an

1963ko uztailaren 21ean Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatutako lehen euskal jaia egin zuten Gorbeiako Mairuelegorreta leizean, Araban. Jaialdi hura iragarri zuen kartelak txistulariek, dantzariek, albokariek eta abesbatzek parte hartuko zutela zioen. Frankismoan jaialdiak izaera aldarrikatzailea izan zuen, eta oso herrikoia izan zen. 60ko hamarkadaren amaieran eta 70ekoaren hasieran debekatu egin zuten agintari frankistek. 1990az geroztik, Zigoitia Euskaraz ekimenak antolatu izan du jaia, irailean. Argazkia Gasteizko ARQUÉ enpresak egina da, 1967ko jaialdian, kobazuloaren sarreran. Enpresa hura Federico Arozena eta Gregorio Querejazu argazkilariek osatzen zuten. Besteak beste, “El Correo Español-El Pueblo Vasco”, “La hoja del Lunes de San Sebastián”, EFE agentzia eta “El Pensamiento Alavés” hedabideetarako lan egin zuten, hala nola, noizbehinka, lekuko zenbait aldizkaritarako.