Martxan da Euskara Pantaila Handian ekimenaren bigarren edizioa

“Gazta zati bat”, “Gernika”, “Bertsolari”, “Gartxot” eta “Arriya” filmek osatzen dute Euskara Pantaila Handian ekimenaren bigarren edizioaren eskaintza. Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gasteizko euskaltegiek euskarazko zinema eskaintzeko elkarlanean antolatutako ekimena azaroan abiatu zen eta apirilera bitartean luzatuko da. Urtarriletik aurrera, “Gernika”, “Gartxot” eta “Arriya” emango dituzte eta zikloa itxiko duen filma guztiz zehaztu gabe badago ere, “Handia” edo “Errementari” izatea espero dutela aurreratu zuten.