Kanpoan hamarkada batetik gora egin duen Beñat Atorrasagasti lesakarra Euskal Herrira itzuli da, eta Donibane Lohizuneko tren geltokian jaso du lehen agurra.
Marxoaren 25ean egingo den epaiketa bitarte, baldintzapeko askatasuna eman zion atzo Parisko Auzitegiak Beñat Atorrasagastiri. Gainera, ez du inolako zaintza judizialik izango.
Atorrasagasti Edinburgon atxilotu zuten 2012ko uztailaren 13an eta urte honetako urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera.
Epaileak Edinburgora itzultzeko baimena eman dio, martxoaren 25an epaiketara itzuliko den bermearekin. Osterantzean, hasierako zigorra ezarriko diotela mehatxu egin dio.
Fiskalak ere ez zuen Atorrasagasti aske uztearen aurka egin, nahiz eta inolako kontrol judizialik ezaiola ezarriko eta kexu agertu zen.

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba
