NAIZ.INFO
TOLOSA

Markina-Xemein eta Berastegi, UEMAko kide berriak

UEMA eguna antolatu dute larunbat honetan Tolosan. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako 72 udalek osatzen dute gaurtik aurrera mankomunitatea.

Tolosan antolatu dute UEMA eguna. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Tolosan antolatu dute UEMA eguna. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Markina-Xemein eta Berastegiko udalak UEMAra batu dira larunbat honetan. Tolosan antolatu dute UEMA eguna eta dagoeneko Hego Euskal Herriko 72 udalek osatzen dute mankomunitatea.

Jaurlaritzako ordezkaritza bat eta Gipuzkoako ahaldun nagus Martin Garitano ekitaldian izan dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute UEMA eguna ospatzeko eta flash-mob bat ere grabatu dute.