Gizarteari zuzendutako urte bukaerako mezuan, Iñigo Urkulluk Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria, José Antonio Agirre, gogoratu du, izan ere, 80 urte bete berri dituzte haren agintaldiak eta «Euskadiko lehen Estatutuak». Urkulluk nabarmendu duenez, Agirreren ondareak «indarrean jarraitzen du» zenbait alorretan, esaterako «Euskadiren erakundetzea, pertsonak ardatz dituen politika, humanismoaren eta gizarte-justiziaren balioak, eta euskararekin eta kulturarekin konpromisoa».
Datorren urteari begira, 2016an «autogobernua babestea eta ildo horretan aurrera egiten» jarraitzea dagokiola esan du, «lankidetzaren, akordioaren eta parte-hartzearen bitartez, jada eraikitakoak harturik abiapuntu gisa».
Aurrera egite hori ordezkari politikoek eta erakundeetako ordezkariek erabaki behar dutela gaineratu du, eta euskal gizarteak «legalki» berretsi behar duela.

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil


