
Manu Azkarateren senideek NAIZi baieztatu diotenez, tolosarra atzo espainiaratu eta Soto del Real espetxean sartu zuten.
Preso sozial baten senide baten bidez jakin dute tolosarra espetxe horretan zegoela, Azkarateren familiarekin harremanetan jarri baita. Beranduago tolosarrak berak deitu du eta amarekin hitz egin du. Baieztatu dio atzo arratsaldeaz geroztik dagoela kartzela horretan, erizaindegian. Ongi dago baina kexu agertu da Estatu frantsesean jaso duen tratuarekin. Azaldu duenez, atxilotu zutenetik zazpi egunetan ospitaletik kartzelara atzera eta aurrera ibili omen dute eta erabat isolatuta eta inkomunikatuta eduki dute.
Abenduaren 14an Marseillan atxilotu zuten eta egun batzuk geroago erietxean zegoela jakin zuten. Gaixotasun kronikoa du eta Azkaratek berak familiari baieztatu zion tratu mediku egokia jasotzen ari zela.
Audientzia Nazionalak 2012an Azkarateren kontra egindako eskaera dela-eta, estradizioa edozein unetan gauza zitekeela espero zuen sendiak, behin aurkez zitezkeen helegite guztiak amaituta.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

