

24. Korrika, Atharratzetik Bilbora
Korrikaren 24. edizio honek ematen duenaren berri jasoko du NAIZek zuzeneko honetan, martxoaren 19an Atharratzetik atera eta 29an Bilbora iritsi arte. Albisteak, argazkiak, bideoak, elkarrizketak, erreportajeak... dena hemendik bildurik aurkituko duzu.
Korrikaren amaierako festa, aldarriz betea, Nerea Gotiren kronika honetan jasoa.

Zugazartek ere Korrikaren amaieraren osteko egunari eskaini dio bere gaurko tira. «Eta orain zer?».
El final de Korrika, protagonista en la portada de GARA de este lunes.
Aritz Loiolak bideoan bildu du Korrikaren amaierak Bilbon utzitako irudi hunkigarriak.

Nerea Lauzirika informa sobre el multitudinario concierto ofrecido por la banda de Pello Reparaz, autora del himno de esta edición de Korrika.
AEK-ko ordezkariak eta mezuaren egileak NAIZ Irratian izan dira.
ZETAK, grupo autor de la canción de esta edición de Korrika, abarrota el Arenal de Bilbo con un concierto sorpresa en NAIZ Gunea.
Bilboko Udaletxe ingurua, jendez lepo.
NAIZ Irratiko mikrofonoetatik pasa dira aurtengo Korrikako mezuaren egileak. Hemen Xalbat Alzugarai urepeldarra eta Beñat Jusue tuterarra:

Asier Roblesek boteprontoan egindako kronika, Korrikaren amaiera hunkigarriaz.
Hauxe da Oier Iñurrietak, Oihana Aranak, Elene Mengyuk, Beñat Jusuek, Aitzol Gil de San Vicentek, Xalbat Alzugaraik eta Leire Casamajouk elkarlanean idatzi duten mezua.
«Euskara gara eta hemen gaude!» aldarrikatu dute mezuaren egileek.
Zazpi dira aurten Korrikaren mezuaren egileak, herrialde bakoitzaren izenean bana: Oier Iñurrieta gasteiztarra, Oihana Arana gipuzkoarra, Elene Mengyu bizkaitarra, Beñat Jusue nafarra, Aitzol Gil de San Vicente hendaiarra, Xalbat Alzugarai baxenafarra eta Leire Casamajou zuberotarra.

Euskalgintzaren Kontseilua lekukoarekin Udaletxera bidean

EH Bildu, EAJ, Geroa Bai eta Sortu alderdi politikoek lekukoa partekatu dute Bilbon.
Garazi Castañok jaso du furgonetatik:

Sare eta Etxerat elkarteak lekukoarekin Bilboko erdialdean.

Egun handi honek momentuz utzi dituen argazkietako batzuk bildu ditugu galeria batean.


































