Bagoaz

GARA, NAIZ eta NAIZ irratiko langileak Bilbon, Korrikako lekukoa eramaten.
GARA, NAIZ eta NAIZ irratiko langileak Bilbon, Korrikako lekukoa eramaten. (Mikel Martinez de Trespuentes | FOKU)
Festa giroarekin eman zioten hastapena Korrikari Atharratzen.
Festa giroarekin eman zioten hastapena Korrikari Atharratzen. (Guillaume FAUVEAU)
Dena prest Otsagabian lekukoa hartzeko.
Dena prest Otsagabian lekukoa hartzeko. (Iñigo URIZ | FOKU)
Jendatza bildu zen Tuteran Korrikari ongi etorria emateko.
Jendatza bildu zen Tuteran Korrikari ongi etorria emateko. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Korrika Iruñean, pantailaren bidez.
Korrika Iruñean, pantailaren bidez. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Korrikaren furgoneta, Agurainen. Prentsari esker, Korrika jarraitu ahal izan dugu hamar egun hauetan.
Korrikaren furgoneta, Agurainen. Prentsari esker, Korrika jarraitu ahal izan dugu hamar egun hauetan. (Raul BOGAJO | FOKU)
Baztango paisaia ederrak zeharkatu ditu Korrikak.
Baztango paisaia ederrak zeharkatu ditu Korrikak. (Aitor KARASATORRE | FOKU)
Donostian furgonetak ere lekukoa pasatu zuen.
Donostian furgonetak ere lekukoa pasatu zuen. (Jon URBE | FOKU)
Getxora ere heldu zen Korrika.
Getxora ere heldu zen Korrika. (Mikel MARTÍNEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Trebiñun ezohiko bisita izan zuen Korrikak.
Trebiñun ezohiko bisita izan zuen Korrikak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Leku askotan, Beasainen bezala, euria izan da protagonista.
Leku askotan, Beasainen bezala, euria izan zen protagonista. (Maialen ANDRES | FOKU)
Inork ez zuen galdu nahi izan Korrikaren iritsiera Bilbon.
Inork ez zuen galdu nahi izan Korrikaren iritsiera Bilbon. (Mikel MARTÍNEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Konturatzerako pasa da. Duela bi urte ordenagailuaren parean hutsune sentsazio berarekin jarri nintzen idazten. Hamaika egun bideoak grabatzen, konexioak egiten eta hitzez gertatutakoa biltzen ibili ostean; ezintasun handi batek gainditu izan banindu bezala. Nekea izango da akaso, posible da. Bigarrenez Korrikaren instanteen aje emozionalak irabazi nauela uste dut ordea.

Bilbon lehertu zen atzo festa handia, zazpi herrialdeetako zazpi gaztek eskurik esku Euskal Herria osorik zeharkatu duen mezua irakurri zutenean. Eta lehertu ginen denok malko eta besarkadetan, gu ere izerditutako eta akitutako gorputzetan. Leire Casamajouk Udaletxeko eskaileretatik lekukoa astintzerakoan izan zuen kemena gelditu zait niri iltzatuta buru eta bihotzean. Harro den herriaren irudia da.

Bi urtean behin antolatzen du AEK-k Korrika. 'Euskara gara' izan da aurtengo leloa; eta aitortu behar dut beti miretsi izan dudala lelo eta iruditegiak hautatzen Korrikak erakusten duen abilezia. Aurtengoan, kasu, bi hitz laburrekin hainbeste esateko kapaz izanagatik. Hamaika egun eta hamar gauetan zehar, atseden eta etenik gabe, ahots propioz mintzatu da gure herria. Eta gutxitan gertatzen da hori. Izan da gainetik pasa eta suak piztu nahi izan duenik. Ez du lortu ordea. Jendetzaz bildutako kaleen irudiek bide bazterrean utzi ditu. Atzean. Euskal herritarren gogo eta borondatetik deskonektatuta. Ikaspenik ateratzen badute, bejondaiela.

«Milaka eta milaka euskal herritarrok garbi adierazi dugu gutxieneko zein hizkuntza eskakizun nahi duen herri honek: Euskal Herria euskalduna». AEK-ko nazio kontseiluko kide Lurdes Etxezarretaren atzoko hitzak dira. Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea 70ko hamarkadan iraungitze data behar lukeen helburu batekin jaio zen, «Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea». Bost hamarkada ostean, urrun gaude oraindik. Urrunegi. Eta horregatik atzo lekukoa denon eskutan utzi zuen AEK-k. «Aurrera goaz. Bazatoz?» Korrika xede horren pean lanean ari diren euskaltzale guztiontzako erregaia da. Balio dezala ardura indibidual zein kolektiboen jabe egiteko. Eta bereziki, beharrezkoak diren apustu, konpromiso eta ekintzak bultzatzeko. Zer gara, euskara bera ez bagara? Gu bagoaz.